XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroko Don Patxeko eta doña Inkarnazioni buruzko ipuina zaharra da.

Halere, Elizanbururen eskutik bizi berria hartu du, emaztearen jokutriak barretxoa eragiten digula.

Don Patxeko, Madrileko gizon batek, emaztea latz samar hartzen omen zuen.

Andreak, dona Inkarnazionek, gizonari zuzenbidea erakutsi eta mendeku egiteko aukera aurkitu zuen.

Erregeren alaba bakarra, zintzurrian oilazko hezurra trabatu eta hil hurran zegoen.

Dona Inkarnazionek, hori entzun, Jauregira joan eta morroi bati bere gizona midikuntzan oso antzezsu zela esan zion.

Hark nahi izanez gero, erraz aterako ziola hezurra printsesari.

Agian, gizonak aitzakiak emango zituela, mediku ez zela ere esanez.

Gogo onez sendatu nahi ez bazuen, ordea, makilaldi ona eman ziezaiotela, lanean eragiteko.

Eraman dute gizona erregeren aurrera.

Hark, ordea, sendaketan ezertxo ere ez zekiela aitortu.

Lau gizonek, agertu eta, dinbi danba gelditu gabe ebain ebain egiten hasi ziren gure gizona.

Haren oihu eta deitore!.

Erregeren alabari, Resurrekzioni (izen sinbolikoa), ondoko gelatik Don Patxekoren garraixiak entzun eta midiku entzutetsuarenak zirela jakinda, barreak eman zion eta hara non laxatu zaion eztarriko hezurra.

Honatx Resurrekzion piztua.

Diru pila haundia eman eta etxera bidali zituzten delako medikua eta andrea.

Textuarteko (intertextual) azterketak, ipuinak orijinaltasun handirik ez zuela erakusten digu.

Aspaldikoa dugu. Erdi Aroan fabliauetan bildu zen, Le vilain mire-n, adibidez (58) Ikus .